EHUko Gizarte Hezkuntzako ikasle talde baten bisita izan dugu eta gazteen emantzipazioaz hizketan aritu gara

Pasadan astean EHUko Gizarte Hezkuntzako ikasle talde bat Gazte Bulegora etorri zitzaigun. Goizean, gazteen emantzipazioaz hizketan eta eztabaidan aritu ginen, baita sortu ziren kezkei erantzuna ematen ere. Horretarako, Gazte Bulegoko kideok gaur egungo egoera aztertzeko eta esparru horretan gazteek dituzten perspektibak ezagutzeko zenbait dinamika planteatu genituen.

Gogoratzen dizuegu Gazte Bulegoak gazteen emantzipazioarekin zerikusia duten kezkak argitzeko zerbitzu espezifikoa eskaintzen duela. Zerbitzua ez da informatzera, aktibatzera eta motibatzera soilik mugatzen. Honako gai hauetan lagunduko dizuegu: lanbidea eta lanerako plana garatzen, gizarte eta lan esparruan behar dituzun trebetasunak eta ezagutzak garatzen, aukerak bilatzen, etxebizitza bilatzen eta maila pertsonalean garatzen eta hazten.

Zerbitzua erabili nahi baduzue, Gazte Bulegoarekin harremanetan jar zaitezkete, email bidez (gaztebulegoa@barakaldo.eus), telefono bidez (94.478.95.96), whatsapp bidez (688.63.99.35) edota bulegora hurbilduz, San Juan 17 kalean, Barakaldon.