Gazte Bulegoak Elkarbizitzari buruzko tailerra eskeiniko du

Arrazarengatiko Diskriminazioa Deuseztatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Barakaldoko Udalak arrazakeriaren kontrako lanean jarduteko dituen ekimenen berri eta udal konpromisoa helaraziko die herritarrei.

Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, 7an eta 8an, Gazte Bulegoan ondoko izenburuko tailerrak egingo dira: “Elkarbizitza aniztasunean: Zurrumurruak, aurreiritziak eta estereotipoak suntsitu”. Ikastaroak ostiral eta larunbatetan burutuko dira, 17:30etik 20:00etara eta 11:00etatik 13:30era, hurrenez hurren. Parte hartzeko izen-ematea gaurtik martxoaren 27ra (datorren astelehena) arte egin daiteke.

Gainera, Agharas Elkarteak Islamofobiari buruzko hitzaldi bat emango du Barakaldoko Integrazio Soziokulturaleko Zentroan. Ekimena martxoaren 30ean, osteguna, arratsaldeko 18:30ean burutuko da. Sarrera dohakoa da.

Barakaldoko emakumeen Saskibaloi Taldeak, “Sumando Gehituz” plataformarekin batera, kirolaren balio positiboak eta kultur aniztasuna balioetsiko dituen manifestua irakurriko du. Lasesarreko Zelaian izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.