pegataazaltzen4

673.874.485

AZALTZEN, Barakaldoko Udalaren Gazteria Sailak eskaintzen duen doako zerbitzua da. 12-35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta sexualitateari buruzko aholkularitza eskaintzen du.

Kontsultak eta deiak Whatssap bidez jasotzen ditu zerbitzuak: ostiral, larunbat eta igandero 18:00etatik 22:00etara.

AZALTZEN zerbitzuaren telefonoa zure kontaktuetan gorde ezazu, behar izatekotan: 673.874.485

Ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan (18:00etatik 22:00etara bitartean), gazteek sexualitatearekin lotutako zalantza, estutasun zein kuriositate oro kontsulta ditzakete; bai modu zuzenean bai Whatssap zerbitzuaren bidez 673.874.485 telefono zenbakian.

Hauek dira zerbitzua definitzen duten zenbait ezaugarri:

  • Sexualitateari buruzko irudi positiboa. Sexu-esperientzia onak bultzatzeko osagarri gisa funtzionatzen du zerbitzuak, eta ez da soilik larrialdietarako zerbitzu bat izatera mugatzen.
  • Sexualitate osasuntsua, arduratsua, alaia, atsegina, dibertigarria eta ludikoa bultzatu nahi dugu.
  • Sexu aniztasunetik hasita eta inposiziorik gabe, mutil eta nesken arteko berdintasunean oinarritutako harremanak bultzatzen duen sexualitatea defendatzen dugu.
  • Gizaki bakoitzaren sexu-biografiari dagozkion maitasun eta sentimenduak kontuan hartzen dituzten informazio eta aholkularitza eskaintzen dugu.

Nork eska dezake

Barakaldoko eta Ezkerraldeko 12-35 urte bitarteko gazteek.

Non eskatzen da

  • Telefono bidez edota Whatssap bidez: 673.874.485

“Ezkerraldea Gaztedi” Ezkerraldea osatzen duten udalerriek eta Bizkaiko Foru Aldundiak adostutako kooperazio hitzarmenari esker, zerbitzua Ezkerralde osoan dago eskuragai.