Laugarren edizio honetan, Marina Gondra barakaldarrak, Markel Gallego sestaoarrak, Uxue Castrillo portugaletetarrak eta Alazne Tenjido santurtziarrak parte hartuko dute Bizkaiko Foru Aldundiak Udal Gaztediren bitartez sustatutako erakusketa bihar 19:00etan inauguratuko da
Barakaldoko Gazte Bulegoan bihartik urriaren 27ra arte ikusgai egongo da Gazte Artea Ezkerraldean erakusketa ibiltaria. Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko udalek sustatuko ekimen honek inguruko artista gazteen lana bistaratzea eta sustatzea du xede. Laugarren edizio honek Barakaldon izango du hasiera, ondoren, Sestao, Portugalete eta Santurtziko gazte eta kultur ekipamenduetan egongo da urtarrilaren amaiera arte. Inaugurazioa bihar, 19:00etan, egingo da Barakaldoko Gazte Bulegoan.
Aurreko urteetan bezala, erakusketan udalerri bakoitzeko artista bat egongo da. Oraingoan, Marina Gondra barakaldarra, Markel Gallego sestaoarra, Uxue Castrillo portugaletetarra eta Alazne Tenjido santurtziarra egongo dira. Lau artistek erakusketa batean uztartuko dituzte argazkia, eskultura eta pintura.
Gazte Artea Ezkerraldean erakusketa Udal Gaztedi foru estrategiaren barruan dago. Udal Gaztedik Bizkaiko gazteei zuzendurik dauden emantzipaziorako ekimenak bideratzeko ekintza estrategiak globalak sustatzea du xede, bai eta autonomia, gizarteratze, berdintasuna, parte-hartzea, elkartasuna, identitate kulturala eta mugikortasuna bultzatzea ere; horrela, eskualdeko hitzarmenak dituzte jarduera desberdinak garatu ahal izateko. Esparru horretan sortzen da Ezkerraldeko Gazteria gaian kontrastatzeko foru teknikoa, Ezkerraldea Gaztedi izenekoa hain zuzen, eskualdeko gazteen emantzipazioa sustatzen d