Indakeria matxistaren kontrako ekintzak

 

Azaroaren 25eko ospakizunen barruan irakurriko da erakundearen Udalak adostutako manifestua, eta, Barakaldoko Bai-Eszena-heziketarako zentroaren laguntzaz eta Eba Cruz herriko diseinatzailearen laguntzaz laxo zuri handia bat jarri dute Herriko Plazan.

Laxoaren alboan jarritako oihalkien bidez, era guztietako indarkeriaren biktimak babestu nahia sinbolizatu da.  Ondoren, Gazte Bulegora joan dira parte-hartzaile guztiak, udalerriko gazteek bikote harreman osasuntsuei buruzko dekalogoa agertzen duen photocallaren aldamenean argazkiak egitera.   Arratsaldean, indarkeria sexistaren aurkako flas moba egingo dute Giltzarri plataformako partaideek,hiriko leku batean, sorpresaz.

Bihar arte, azaroak 26, luzatuko dira azaroaren 25aren karietara prestatutako erreibindikazio-jarduerak.  Herriko Plazara etorriko da bisitan Emakunderen Berdintasunerako XIII. Foroaren autobusa, 10.00etatik 19.00etara, eta hainbat heziketa ekintza egiteko aukera eskainiko die emakume talde barakaldarrei.

Ordu batean irtengo du Herriko Plazatik `Erasotzaileekin tolerantziarik ez/Tolerancia 0 con los agresores’ Emakumeen 17. Martxa. Ezkerralde eta Meatzealdeko emakume taldeek koordinatutako martxak Barakaldo eta Portugalete zeharkatuko ditu.