ASTE SANTUKO BARAKA GAUA

Aste Santuko BARAKA Gauak 18 eta 35 urte bitarteko gazte barakaldarrei zuzendutako jarduerak aurkezten dizkizuegu.
Hainbat jarduera izango ditugu, baita Areitz soroa baserrira txangoa ere. Bertan hainbat tailer egingo ditugu, hala nola ogi tailerra, zuku tailerra, baratze ekologiko tailerra eta sagardo dastaketa.

Barakaldarrek apirilaren 1etik 6ra bitartean eman ahal izango dute izena, eta beste udalerri batzuetakoek apirilaren 7tik aurrera. Izen-emateak aurrez aurre egingo dira Barakaldoko Gazte Bulegoan, 688 639 935 telefono zenbakian edo gaztebulegoa@barakaldo.eus helbide elektronikoan.

Izena emateko bi tailer + irteera bakarrik
Izena emateko epea amaitu ondoren, plaza duten jardueretan izena eman ahal izango da, parte hartzeko mugarik gabe.

Urte honetako ekintzak hauek izango dira:
Apirilak 19 18:00 – Aire akrobazien tailerra
Apirilak 20 18:00 – Gazta dastaketa tailerra
Apirilak 21 18:00 – Larruzko zorroen tailerra
Apirilak 22 18:00 – Serigrafia tailerra
Apirilak 23 9:30 – 14:30 Irteera “Areitz Soroa Baserria´´