KULTURFEST 2019

Ekainaren 22an Gurutzetako Zentro Zibikoan KULTURFEST Jaialdiaren bigarren edizioa ospatu genuen. Ekimen honetan parte hartu zuten Barakaldoko hainbat artista gazteak: Mikel Alexander, Arka, Originall´s, besteak beste. Beste aldetik, beste sorpresa batzuk ere izan genituen: hala nola BAK Band Antzerki taldea, Photocall, DJ Saioa eta merienda.

 

Gazte Bulegoak Barakaldoko Udalaren Immigrazio Arloaren laguntzaz, KulturFest proiektua jarri du martxan, jatorri desberdinetako gazteak elkarrekin bizitzeko eta migratzaileen inguruko aurreiritzi eta zurrumurru faltsuak borrokatzeko.  Lankidetza prozesu horren fruitu da Kulturfest jaialdia, Barakaldoko gazte talde batek sustatuta.

 

Hona hemen gertatutakoaren bideotxo bat:

 

Ekimen honetan parte hartu nahi baduzu idatz iezaguzu email bat (gaztebulegoa@barakaldo.eus) . Zuk ere parte ahal duzu!