Iragarkien taula zure salerosketako, trukaketako… iragarkiak jartzeko lekua da. Beraz, zer iragar daiteke? Hona hemen adibide batzuk:
- ikasketak amaitu eta liburual saldu nahi badituzu
- zereginen edota zigilu, magic karta, ordenadore-joko ……. trukea
- eskola partikularrak eman nahi badituzu
- bigarren eskuko motor bila bazabiltza…
- etxebizitza bila
Horretarako, fitxa bat bete beharko duzu, eta han idatziko dituzu zurekin harremanetan jartzeko datuak eta iragarkien xedea.
Iragarkiak 6 hileko indarraldia izango du. Epea amaitutakoan, berriro jarriko gara zurekin harremanetan, iragarkia berritu, aldarazi nahiz kendu nahi duzun jakiteko. Zerbitzua ebaluatzeko galde-sorta bati erantzun diezaiozun eskatuko dizugu.
Zertan esanik ez badago ere, ez ditugu iragarki iraingarriak, desatseginak, eta abar onartuko.
Gurekin harremanetan jarri nahi izatera, dei iezaguzu telefonoz, bidali e-posta edo zuzenean etorri gurera.
Gazte Bulegoa
Donibane 17 – 48901 Barakaldo
94 478 95 96 – gaztebulegoa@barakaldo.eus